Hurtado de Mendoza, Pedro
Bizkaitar teologoa (Balmaseda, 1560 - ?, 1642). Filosofia eta teologiako irakasle izan zen Iruñea, Valladolid eta Salamancako unibertsitateetan. Kontraerreformaren teologo izateagatik nabarmendu zen, batez ere. Luteroren dotrinak gogor salatu zituen Aristotelesen filosofiaren aldeko zen Hurtado de Mendoza. Obra nagusiak: Comentarios in universam Philosofhiam (sei argitalpen, lehena 1624. urtean), Comentarios de Fide, Spe et Charitate, De Incarnatione Verbi Divini Tomo I, De Incarnatione Verbi Divini Tomo II, Comentarios in primam partem S. Thomae eta Disputationes de ente transnaturale (lau liburuki, 1626).