Hurtado de Amezaga, Baltasar
Bizkaitar teniente nagusia (Bilbo, 1657 - Bilbo, 1720). Hainbat gerra ekinaldietan parte hartu ondoren (Flandesen, Frantzian, Alemanian, Hungarian). Kargu militar goragokoak izan zituen: Leopoldo enperadorearen osteko kapitain Alemanian, eta Vaudemont printzearen gudarosteko kapitain Italian. Luis XIV.a Frantziako erregearen aurkako guduetan eta Hungariaren aurkakoan nabarmendu zen, batez ere. Bilbora itzuli zen eta Jaurerriko errejidore eta Bilboko alkate hautatu zuten. Filipe V.a Espainiako erregeak Marqués de Riscal izendatu zuen 1704. urtean.