Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hozte

Hoztu aditzaren aditz izena. || iz. Hodeien hoztearen ondorioz. v Janariak fresko iraunarazteko, jatorrizko tasunak galdu gabe, erabiltzen da hoztearen teknika, hotz handiak bakterioen ekintza gelditzen baitu eta janaria desegin edo ustel dadin galarazten. Artilea eta larrua egoera onean gordetzeko ere erabiltzen da; baita aire girotuzko sistemen bitartez gelak tenperatura egokian iraunarazteko ere. v Hozte prozesua. Beroa xurgatzeko gai diren gorputz batzuen bitartez beste gorputz baten tenperatura artifizialki gutxitzeko prozedura; solido batzuk isurkari egoerara aldatzerakoan (izotza), edo isurkari batzuk gas egoerara aldatzerakoan (amoniakoa) edo hedatze fasean dirauten zenbait gasek (anhidrido karbonikoa, freoia, etab.) beroa xurgatzen dute.