Hozta
Nafarroa Behereko ekialdeko udalerria, Iholdiko kantonamenduan. Mugak: iparraldean, Ibarla eta Donaixti-Ibarre, ekialdean, Donaixti-Ibarre, mendebalean, Duzunaritze-Sarrasketa eta Lekunberri eta hegoaldean, Behorlegi. Garaiera, 300 m. 17,08 km2 eta 122 biztanle (hoztarrak). Euskara, mendebaleko behe-nafarrera; euskaldunak, % 100. Herri nekazaria da. Aipagarria da bertako hilerrian aurkituriko XVII. mendeko hilarria. v Historia. 1402. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ozta izenaz. XIV. mendean burdin meatze bat ustiatu zen Hoztan, horretarako Nafarroako erregeak Germaniatik teknikari batzuek ekarrita.