hozkarri
iz. Hotzarazten duena. v Mek. Hozkailuetan erabiltzen den gai eraginkorra. || Errekuntza motorretan erabiltzen den isurkaria. || Zenbait metal lantzean, landutako piezak eta erabilitako mozketa tresnak hozteko eta labaingarri bihurtzeko erabiltzen den isurkaria. v Kim. Isurkari baten tenperatura jaisteko erabiltzen den urez beteriko ontzia. || Janariak eta gai biologikoak lau gradu zentigradutik beherako tenperaturan aldagabe iraunarazten dituen edozein gai. Gai hozkarri asko erabili izan dira: izotza, amoniakoa, karbono dioxidoa trinkotua, etab. Gaur egun asko erabiltzen dira, etxeetako hozkailuetan batik bat, fluorokarburoak, zero azpitiko tenperaturak sortzen baitituzte, sukoiak eta pozoitsuak izan gabe. Solidotzaile baten bitartez gasak solidotu egiten dira; gero janariak gordetzen dituen ontzia inguratzen duten hodietan gasa hedatzen edo dilatatzen uzten da eta, ondoren, berriz solidotzen da. Era honetan zikloa etengabe errepikatzen da.