Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hozkailu

iz. Janari galkorrak-eta gordetzen diren armairu berezia. v Gaur egungo hozkailuetan, motor elektriko baten bitartez eta isurkari baten lurrunketaz sortzen da hotz artifiziala; era askotako isurkariak erabili izan dira (amoniakoa, karbono dioxidoa, freoia, etab.), baina gaur egun fluorokarburoak (CFC) erabiltzen dira gehienbat (batik bat diklorofluormetanoa, CHCl2F), zero azpitiko tenperaturak sortzen baitituzte, errekinak eta pozoitsuak izan gabe. Hale ere, azken urteotan gas horrek ozono geruzari egiten dion kaltea dela eta hozkailuen industrian CFCen erabilera murrizteko ahaleginak egin dira; Montrealeko akordioak 2000. urterako CFCen erabilera guztiz desagertzea aurreikusten du.