Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Houphouët-Boigny, Félix

Boli Kostako politikaria (Yamussukro, 1905 - Yamussukro, 1993). Frantses Batzar Nazionaleko kidea (1946-1949). Bake bidez independentzia lortu nahi zuen Errepublikako ministroa izan zen zenbait aldiz (1958-1959). Independentzia lorturik, Boli Kostako lehendakari hautatu zuten (1960) eta geroztik berriro hautatua izan da aldi guztietan.