hotentote
adj. eta iz. Gaur egun Namibiako hegoaldean soilik bizi den Hegoafrikako mendebaleko herri nomada bateko kideez esaten da. Hegoafrikako antzinako biztanleak (boskimanekin batera) diren arren, bantuen eta europarren eraso etengabeek haien kopurua murriztu eta Orange ibaitik iparraldera ihes egitera bultzatu zituzten. Abeltzain eta ehiztariak dira. Gaur egun 20.000 inguru dira guztira eta, egitura tradizionala hautsita, irauteko bide gutxi geratzen bide zaie. Hotentoteen hizkuntza khoisan familiakoa da eta lau dialekto nagusi ditu: antzinako hotentoteena, nama, korana eta gona.