Estatu Batuetako pianista, ukrainar jatorrikoa (Berdichev, 1904 - New York, 1989). Kiev-eko kontserbatorioan ikasi zuen. Berlin-en hasi zen (1924). XX. mendeko pianistarik handienetarikoa zen, eta Chopin, Liszt eta errusiar musikagileen obrak jo zituen, batez ere.