Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hormona

iz. Biol. Guruin edo ehun batek kontzentrazio txikian ekoizten duen eta gorputzeko zirkulazio orokorrera isurtzen duen gai organikoa, urrunago dagoen gorputzeko beste organo baten gain eragina izan dezan eta honek organismoaren funtzionamendurako beharrezkoak diren jarduera batzuk egin ditzan. Hormonen garrantzia handia da metabolismoan, odol zirkulazioan, sexu bizitzan, nerbio sistemaren orekan, eta abarretan. Hormonak jariatzen dituzten guruinak hipofisia, pankrea, epifisia, tiroidea eta gonadak dira. Hormonak jariatzen dituzten ehunen artean karena eta duodenoko mukosa daude. Hormona batzuk guruinetatik bakartu dira eta beste batzuk era sintetikoan lortu.