Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

glaziar

iz. Geol. Izotzezko masa, ibai baten gisan mendi edo toki garai batetik behera geldiro jaisten dena. Izozteen ondorioz sortzen dira glaziarrak, elurra berehala urtu ordez izotz bihurtzen denean alegia. Elurra izoztu egiten da eta pisuaren ondorioz mendian behera jaisten hasten da; zenbat eta beherago tenperatura garaiagoa denez, behealdera doala urtu egiten da izotza. Glaziarrak neurri askotakoak izan daitezke bai luzerari dagokionez, bai sakontasunari edo loditasunari dagokienez. Mihi handi baten forma du eta bi parte nagusi bereizten dira; elurra biltzen eta izozten den partea, eta elurra urtuz doan partea. Glaziarrek higadura handia eragiten dute; pitzadurak, hausturak eta sedimentuz osatutako mendixkak sorrarazten ditu, besteak beste. v Glaziar zirkua. Glaziarra sortzen den zirkulu erdiaren itxurako sakonunea; bertara jausten den elurrak osatzen du glaziarra. Eguraldia oro har berotzen denean, bertako elurra urtu, eta aintzirak eratu ohi dira. Horixe da mendi goietako aintzira askoren jatorria. Morrenetan ere morrena aintzirak eratu ohi dira. v Glaziar harana. Glaziarren higaduraren eraginez U itxura hartu duen harana.