Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hormaeche, Francisco

Bizkaiko politikaria (Bilbo, XVIII. mende amaiera - Madril, 1860). Bizkaiko jaurerriko gobernuko idazkaria izan zen 1833-1848 eta 1850-1852 bitarteko urteetan, diputatu Madrilgo Gorteetan 1853. urtetik aurrera, eta Espainiako kontsul nagusia izan zen. Liberala zen, baina Espainiako erregeen zerbitzari prestua. Foruen aldeko jarrera erakutsi zuen azken urteetan. Viaje Pintoresco por las Provincias Vascongadas (Bilbo, 1846) obrako historia alderdia idatzi zuen.