hormabelar
iz. Bot. Parietaria generoko landare belarkara. Parietaria generoak belar landareak, urterokoak edo bizikorrak hartzen ditu bere baitan, gehinetan ile gurutzatuak dituztenak eta hosto txandakatuak, txortendunak, osoak eta brakteaz inguraturiko loreak, zimatan edo hosto oineko glomeruluetan bilduak. Eskualde bero eta epeletako 15 bat mota hartzen ditu bere baitan. Antzinako medikuntzan gernu eragile gisa erabilia izan zen, % 1eko infusioan.