Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

homoptero

adj. Zool. Izen bereko ordenako intsektuez esaten da. Bi hego pare dituzte gehienek, mintz sendokoak, baina badira mota batzuk hegorik gabeak ere. Landare gaiak janez elikatzen dira guztiak. 33 bat familia biltzen ditu bere baitan, zerkopidoak, zikadelidoak eta zikadidoak, besteak beste.