homomorfismo
iz. Itxuren kidetasun edo berdintasuna. v Biol. Kanpoko berezitasunetan berdintsu diren baina egituraz zein jatorriz desberdinak diren zeren tasuna. v Bot. Klase bakarreko eta egitura berdineko loreen ezaugarria. v Zool. Izaki gaztearen eta helduaren arteko berdintasuna. v Mat. Bi multzoren arteko egokitasuna. Morfismo ere esaten zaio. M multzoak M’ multzo batean duen aplikazioari homomorfismo deritza, ondoko bi baldintzak betetzen baditu: 1) M-k duen barne konposaketa lege bakoitzari, M’-ren barne konposaketa lege bat eta soilik bat dagokio. 2) M multzoaren ß eragile eremu duen kanpo konposaketa lege bakoitzari, eragile berdinak dituen M’-ren kanpo konposaketa lege bat eta soilik bat dagokio. ik. morfismo.