Holstein
Ipar Germaniar Konfederazioaren antzinako estatua, gaur egun Schleswig-Holstein estatuaren hegoaldean. v Historia. Saxoiak eta obrodiarrak V. mendetik XII. mendera arte elkarren aurka borrokatu ziren, lurraldeaz jabetu nahirik. XII. mendean Lotario Saxoniako dukeak konderri bihurtu zuen eta Schaumburg-eko Adolfo I.aren esku geratu zen Holstein. Haren leinukoek beren eskuetan eutsi zioten, eslaviarren kontra aurrenik, eta daniarren aurka gero. Ordurako Schleswig beretua zuten daniarrek. Azkenik, Gerardo III.ak, Handia zein Burusoila deiturikoak, bi lurraldeak batu zituen (1326) bere agintepean. Adolfo VIII.ak, Schaumburg leinuko azkenak, Danimarkako Kristian I.aren esku utzi zituen bi lurraldeak. 1474an Inperio Santuko dukerri izan zen Holstein.