Holst, Gustave Theodore
Ingeles musikagilea (Cheltenham, 1874 - Londres, 1934). Errege Kontserbatorioko irakaslea izan zen. Hasieran Wagner-en eragina jaso zuen eta geroago Stravinskirena. Gehienbat lan sinfonikoz osaturiko obra du, eta ekialdeko moldeak zein Ingalaterrako antzinako musikako erritmo irregularrak erabili zituen. Kontrapuntuzko estiloa eta izaera politonala dira Holst-en musikaren ezaugarri nabarienak. Obra ezagunenetako batzuk: Rig Veda, koro eta orkestrarako, 1903; Planetak (Planets), orkestrarako suitea, 1916; The Hymn of Jesus, 1917.
- holomorfo
- holotriko
- holoturia
- holoturoideo
- Holozenoa
- Holst, Gustave Theodore
- Holstein
- holtz
- Holyfield, Evander
- Holz, Arno
- Holtzarte