Hjemslev, Louis
Daniar hizkuntzalaria (Kopenhage, 1899 - Kopenhage, 1965). Holger Pedersen konparatistaren ikasle izan zen, eta 1937an haren katedra bete zuen. 1931n “Kopenhage-ko Zirkulu Linguistikoa” sortu zuen, Vigo Brøndal-ekin batera. H. Uldall-ekin batera, hizkuntzalaritza teoria berria sortu zuen: glosematika. Saussure-ren eta Pragako eskolaren ekarriak berraztertu zituen, eta hizkuntzalaritza estrukturalaren ikerlari nagusietako bat izan zen. 1943an azaldu zuen glosematika: Mintzairaren teoria baten hastapenak. Beste obra batzuk: Hizkuntza (1947); Hizkuntzaren oinarrizko egitura (1947/1968).