Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hirugarren Mundua

Estatu kapitalistetako komunikabideetan, 1960ko hamarkadan, munduko bi bloke nagusietatik kanpora (bloke kapitalista, NATO, EEE, etab.; bloke sozialista, COMECON, Varsoviako Hitzarmena, etab.) zeuden herri eta estatu behartsuak adierazteko erabili zen izena. Hirugarren munduaren barnean sartu izan dira kultura, ekonomia eta gizarte egoera guztiz desberdinetan bizi diren estatuak (Txina, India, Afrikako estatu berriak, Vietnam, Kuba, Amerika Latinoa,…) eta, oro har, azpimarratu nahi izan da estatu horiek bloke nagusien aurrean bizi duten mendekotasun egoera. Bestalde, hirugarren mundukotzat hartu ohi dira zenbaitetan estatu itxuraz puntakoetan aurrerabide askotatik kanpo geratu diren eremuak, nekazari lanetara emanak gehienetan. Hirugarren mundu eta hirugarren munduko deiturak peioratibo gerta daitezke egoera askotan.