Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hirugarren Estatua

Nafarroako, Zuberoako eta Europako herri askotako gorte nagusietan ordezkaritza zuten hiru gizarte mailetako bati, burgesiari edo hiri eta herrietako ordezkariei zegokienari ematen zitzaion izena. Hirugarren estatu honetara biltzen ziren nobleen eta elizako hierarkiakoak ez ziren ordezkari guztiak, eta XIII. mendetik aurrera hasi zitzaizkien ordezkari burgesak laborariei nagusitzen. XVII. mendetik aurrera, gizarte maila nagusi bihurtu zen hirugarren estatua (Ingalaterrako burgesiak bere baldintzak eta nagusigoa ezarri zuen Komunen ganberaren bidez XVII. mendean) eta Frantziako koroaren barnean ez zen egoera hori XVIII. mende bukaera arte argitu (1789ko iraultza). Burgesiaren iraultzaren bidez bideratu zen industria herri berrietan nekazaritzako erreforma eta industria iraultzaren ondorioz egituratu zen XIX. mendean langileriaren klase berria, zenbaitetan laugarren estatua ere deitua.