hipotesi
iz. Zerbait azaltzeko edo frogatzeko abiapuntutzat hartzen den behin-behineko baiezpena, gerora egiaztatu behar dena. Zientziaren alorrean hipotesi bidez interpretatzen dira gertakizunak. Hipotesien helburua esperientzia antolatzea eta gero horiek egiaztatzeko edo ukatzeko bide emango duen sistema bat eratzea da. Hipotesirik gabe ez du zentzurik esperimentazio lanak. Abiapuntutzat hipotesiak hartuz, esperientziak antolatzen dira, ondoren behaketa, esperimentazioa eta datu bilketa egiteko. Datu horiek hipotesia baieztatzen badute, gertakizunari buruzko legea azaltzen da. v Lan hipotesia. Zientzia ikerketa batean gida moduan erabiltzeko, eta ez teoria bat egiteko, egiten den hipotesia.