Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hipotermia

iz. Med. Gorputzeko tenperatura uerri egokitik jaistea. Tenperatura asko jaisten denean, eritasuna larria izaten da. Anemia bortitzetan, shock egoeretan eta gorputza izozten denean gertatzen da bereziki. Zenbaitetan baliabide terapeutiko gisa erabili izan da azken urteotan, organismoak tenperatura hotzetan energia gutxiago behar baitu.