hipokloroso
izond. Kim. Cl2O anhidridoaz eta HClO azidoaz esaten da. Azidoa ahula da, baina oxidatzaile indartsua Kloroa eta ura nahastuz lortzen da, eta disoluzio horretan sodio hidroxidoa, kaltzio hidroxidoa edo gisako gai alkalinoak baldin badaude hipokloritoak eratzen dira. Azido hipoklorosoa, papera, oihala eta beste gai batzuk zuritzeko, eta ura garbitzeko erabiltzen da.