Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hipodromo

iz. Zaldi lasterketak egiten diren lekua. v Hist. Grezian eta Konstantinoplan ere baziren hipodromoak. Greziako hipodromorik handiena Olinpiakoa zen. Zelaiak 770 metroko luzera zuen, eta harmailaz erabat inguratuta zegoen. Erlijio festa egunetan bakarrik egiten zituzten zaldi lasterketak hipodromoan. Konstantinoplako hipodromoak 370 metroko luzera zuen, eta 30.000 ikuslerentzat adinako lekua. Zaldi lasterketez gainera, beste ikuskizun asko antolatzen ziren hipodromoetan. Erroman, aldiz, zaldi lasterketak zirkuan egin ohi ziren.