Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hipermedia

iz. Inf. Informatikan, grafikoak, hotsa eta bideoa txertatzea informazioaren biltze eta berreskuratze sistema bat eta gurutzatutako erreferentzien kontrol sistema bat eratzeko. Hipermedia, batez ere formatu interaktiboetan, gizakiaren pentsamenduaren antzeko lan eta ikasketa ingurune bat eskaintzeko ideiaren inguruan egituratzen da. Modu horretako ingurune batek gai desberdinak elkarrekin lotzeko aukera eman behar dio erabiltzaileari, gaiak banan-banan begiratzen ibili beharrik izan gabe, zerrenda alfabetikoetan gertatzen den bezala. Horregatik daude hipermedia gaiak elkarrekin loturik, erabiltzaileak, informazioaren bilaketan, kontzeptu batetik harekin zerikusia duen beste batera jauzi egin ahal dezan. Itsasketari buruzko programa hipermedia batek astronomia, hegaztien migrazioa, geografia, sateliteak eta radarrari buruzko gaiei buruzko loturak izan ditzake. Informazio gehiena testu bidez eskaintzen bada, produktua hipertestu produktu bat da. Aitzitik, bideoak, musika, marrazki biziak edo beste elementu batzuk txertatzen badira, Encarta-ren kasuan bezala, esate baterako, hipermedia produktua dela esaten da.