higiene
iz. Osasun egoera zaintzea helburu duen medikuntzaren atala. || Garbitasuna. v Higieneak gizona eta bere inguruaren arteko harremanak, eta haren gorputzaren eta psikismoaren osasunerako zer izan daitekeen kaltegarri aztertzen du, eta zer neurri hartu behar diren erabakitzen. Giza jardueraren alor guztiekin zerikusia du higieneak baina hauetan arreta berezia du: gizona bizi den ingurunea (ingurugiroa, klima, ur hornidura eta uraren garbitasuna, ur zikinetarako estolderia, hirigintza, etab.); gizonaren organismoaren hazkuntza (elikadura, jan neurriak, bitaminak); eritasun kutsagarriak eta horien sortzaileak; lan baldintzen egokitasuna, hezkuntza, armada, ospitaleak, etab.