Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Highsmith, Patricia

Estatu Batuetako eleberrigilea (Fort Worth, Texas, 1921 - Locarno, 1995). New Yorkeko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Europan giroturiko polizia eleberriengatik eman da ezagutzera gehienbat. Highsmith-en pertsonaiak eguneroko bizitza arruntaren girotik, bitxiaren eta arrazoi gabeziaren mundura iragaten dira ezari-ezarian. Mr. Ripley arte bildumari eta hiltzailea da eleberri anitzetako pertsonaia nagusia. Zinema zuzendari ezagunek eraman dituzte zinemara Highsmith-en obrak: A. Hitchcock, René Clément, Claude Autant-Lara eta Wim Wenders-ek. Harenak dira, besteren artean: Ezezagunak tren batean (1950, Strangers on a Train); Ripley jaun zuhurra (1955, The Talented Mr. Ripley); Hontzaren garrasia (1962, The Cry of the Owl); Ripleyren jokoa (1974, Ripley’s Game); Edithen egunkaria (1977, Edith’s Diary), Poliki, poliki, haizetan (1979, Slowly, slowly in the wind, Koro Navarrok euskaratua); Found in the street (1986, Kalean aurkitua). Kontakizun laburretan ere aritu da: Hamaika (1970, Eleven); Misoginiaren ipuintxoak (1977, Little Tales of Misoginy); Tales of natural and unnatural catastrophes (1987, Berezko eta bestelako ezbeharren kontakizunak).