Hewlett, William
Estatubatuar asmalaria (Ann Arbor, 1913 - Portola Valley, 2001). David Packardekin batera, Hewlett-Packard konpainia sortu zuen (1938). Ordenagailu txikiagoak egiten lagundu zuten, lehenengo konputagailuek etxe osoak hartzen baitzituzten. 1972an HP-35 egin zuen, ordenagailu handiek adinako ahalmena zuen eskuko kalkulagailua. Izugarrizko arrakasta izan zuen. Hura izan zen ordenagailu pertsonalen hasiera.