Hewitt, Gloria
Estatubatuar matematikaria (Sumter, Hego Carolina, 1935). Matematika doktoregoa lortu zuen afrikar jatorriko hirugarren emakumea. Fiskeko Unibertsitatean, Washingtoneko Unibertsitatean eta Montanako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero, urteetan, Unibertsitate hartako Matematika Zientzietako Sailaren katedraduna izan zen. Gainera, 1964-1972 bitartean, Estatu Batuetako Matematika Elkarteko irakasle izan zen, eta 1972-1975 bitartean Pi Mu Epsilon elkarteko batzorde eragileko kide, beste kargu eta lanpostu batzuen artean.