Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

heterometabolo

izond. Biol. Gorputzaren formaren erabateko aldaketa sortzen ez duen metamorfosi sinplea eta progresiboa duten intsektuez esaten da. Hori dela eta, sortu berria den intsektuaren eta intsektu helduaren artean ez da gorputzaren kanpo itxura aldetik desberdintasun handirik nabari, nahiz eta sortu berria txikiagoa izan eta ez izan hegorik eta ugalketa aparaturik. Hori dela eta, intsektu horiek ez dute ninfa egoera izaten. Matxinsaltoa eta kilkerra, adibidez, heterometaboloak dira.