heterogamia
iz. Genet. Egitura eta neurri desberdineko gametoak elkartuz egiten den ugalketa mota. Mota bereko har eta emeetan sexu kromosomak desberdinak izaten dira; gizakiarengan, adibidez, emakumeen bi sexu kromosomak berdinak dira (XX), eta gizonenak berriz desberdinak (XY). Elkar gurutzatuz gero mutilak (XY) ala neskak (XX) sortzen dira. Kasu honetan heterogamia duen sexua gizonarena dela esaten da. Beste mota batzuetan heterogamia duen sexua emearena da.