Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

heste 1

iz. Digesio hodiaren zatia, urdailetik uzkira doana. || Heste itsu. Heste lodiaren lehen zatia, beheko muturra itxia duena. || Heste lodi. Heste meharraren ondoren datorrena, hura baino lodiagoa eta laburragoa. || Heste mehar. Hestearen lehen zatia, luzea eta mehea. v Heste itsua. Heste larriaren lehen zatia, beheko muturra itxia duena. v Heste larria. Heste meharraren ondoren datorren zatia, hura baino lodiagoa eta laburragoa, heste itsutik uzkiraino doana; 2m luze da eta 5 cm-ko diametroa du. Bi zati bereizten dira: heste itsua eta kolona (goranzkoa, zeharkakoa, beheranzkoa eta ondestea). Heste larriak elikagaietako ur gehiena xurgatzen du eta iraizketan parte hartzen du. ik. ipurteste. v Heste meharra. Hestearen lehen zatia, luzea eta mehea, pilorotik heste itsuraino doana; 5-6 m da luze eta 2-3 cm-ko diametroa du. Hiru zati ditu: duodenoa, yeyunoa eta ileona. Heste meharrean elikagaien hartzidura eta xurgapen prozesuak gertatzen dira. ik. ondeste. v Zilbor-hestea. ik. zilbor.