Hesse, Ludwig Otto
Alemaniar matematikaria (Königsberg, 1811 - Munich, 1874). Jacobi-ren ikaslea. Königsberg eta Heidelberg-eko unibertsitateetan eta Munich-eko eskola politeknikoan irakasle izan zen. Forma aljebraikoen eta inbarianteen teoria landu zituen. Hirugarren mailako kurbak aztertu eta geometria analitikoari buruzko liburuak idatzi zituen.