Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herzegovina

(Serbo-kroazieraz, Hercegovina). Bosnia-Herzegovina errepublikako lurraldea. Mugak: Bosnia iparraldean, Kroazia eta Itsaso Adriatikoa mendebalean, Serbia ekialdean eta Montenegro hegoaldean. Hiri nagusia: Mostar. v Orografia. Bi parte guztiz desberdinak ditu Herzegovinak; batetik, mendialdea, kareharrizko mendiak dituena (poljés); bestetik, Neretva ibaiaren behealdeko arroa. v Historia. Erromatarrek Iliria izena eman zioten lurraldeko parte zen. Mendebaleko erromatar inperioa desegin zenean, eslaviarrek mendean hartu zuten. Gero Bizantzioko inperioaren parte izan zen 1040. urtea arte. XII. mendearen bukaera aldean Serbiak bere mende hartu zuen, eta 1377an Bosniak hartu zuen. 1488an Esteban Vukcic, turkiarren laguntzarekin, herzeg edo duke izendatu zuten, eta Herzegovina burujabe izan zen, harik eta turkiarrek 1465. urtean hartu zuten arte. Handik aurrera, otomandarren inperioaren probintzia izan zen Bosniako lurraldearen barruan. ik. Bosnia-Herzegovina.