Hervás y Panduro, Lorenzo
Espainiar jesuita eta filologoa (Horcajo, Cuenca, 1735 - Erroma, 1809). Alcala de Henares-eko unibertsitatean ikasia, 1756 arte. Apaiztu ondoren hizkuntza klasikoetako irakasle izan zen Caceresen eta Madrilen. Jesusen Lagundia Espainiatik egotzi zutenean (1767), Italiara joan zen. Pio VII.ak Quirinaleko bibliotekari izendatu zuen (1802-1809). Jakintza handiko gizona zen; 1778-1792 bitartean Unibertsoaren ideia obra idatzi zuen, italieraz (27 liburuki). Giza bizitzaren alderdi guztiak ukitzen dituen eta filologia konparatuan berebiziko garrantzia izan duen beste obra bat ere badu, sei liburutan banatua: Hizkuntza ezagunen katalogoa (1784-1787). Besteak beste, euskarari eskaini zion kapitulu bat ongi taxutua. Misiolari jesuitek munduko bazter guztietatik ekarritako materiala erabili zuen hainbat hizkuntzaren jatorri eta etnografia loturak erakusteko. Beste obra batzuk: Vocabulario polígloto, con prolegómenos sobre más de CL lenguas (1787), Viaje estático al mundo planetario (1793-1794), Escuela española de sordomudos o Arte para enseñarles a escribir y hablar el idioma español (1795).
- hertze 2
- hertze 1
- hertziniar
- Hertzsprung, Ejnar
- herulo
- Hervás y Panduro, Lorenzo
- Herzberg, Gerhard
- Herzegovina
- Herzen, Alexander Ivanovitx
- Herzl, Theodor
- Herzog, Chaim