Herrero Martínez de Nanclares, María Purificación
Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1942). 1978an Bilboko jaietako Marijaia sortzeagatik ere ezaguna. Madrilen eta Holandan egin ditu pintura ikasketak. 1980 eta 1990eko hamarkadetan bakarkako zein taldekako erakusketak egin zituen grabatuaren alorrean gehienbat. 1981ean, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren aretoan, Bilbon, Intriga erausketa egin zuen, eta bertan aurkeztu zuen neurri handiko Comedor olioaren lehen bertsioa. Urte berean, Iruñeko Aurrezki Kutxaren erakusketa aretoan ere egin zuen zuen bakarkako erakusketa, eta Arteder Arte Garaikidearen Azokan aurkeztu zuen bere lana. 1982an, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren kultura sailak bere obra grafiko osoari buruzko liburua argitaratu zuen (1962-1982) eta aldi berean Durangoko Ydal aretoetan obra grafiko oso hori erakutsi zuen. Arte Grafikoaren Nazioarteko Erakusketan hartu zuen parte grabatu eta marrazkiekin, eta hurrengo urtean, 1983an, Arteder Arte Garaikidearen Azokan aurkeztu zuen berriz bere obra. 1983an Lo que se dice erakusketa aurkeztu zuen Granadan eta Madrilen. Beste erakusketa asko etorri ziren hurrengo urteetan: Arcon egon zen 1985 eta 1986an; ordu arte erabilitako teknika guztiak bilduz, Motivos de sobresalto erakusketa egin zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan 1986an; En la tierra como en el cielo izenekoa 1989an eta Con los cinco sentidos 1994an, beste agerpen askoren artean. Aipagarria da aldi horretan (1984tik 1994ra) Donostiako Galería 16 aretoarekin izan zuen lan harreman estua. 1992an Bilbao Bizkaia Kutxak M.P. Herrero-Dibujos 1959-1992 lana argitaratu zuen, bere marrazkien katalogoa, alegia, eta erakusketa handi bat antolatu zuen Bilbon izenburu berberarekin. Hurrengo urtean, 1993an, A tiempo, por lo visto erakusketa antolatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 1995ean akuaforteak erakutsi zituen Zaragozan eta Bilbon, eta Donostiako DV galerian ere erakutsi izan ditu bere lanak 1995 eta 1997an, azken honetan Gonzalo Txillidarekin batera. Liburu bat argitaratu zen erakusketa haren ondoren, Gonzalo Chillida y Mari Puri Herrero.
- Herrera, Juan de
- Herrera
- Herrera
- Herrera
- Herreria
- Herrero Martínez de Nanclares, María Purificación
- herresta
- herrestarazi, herrestaraz, herrestarazten
- herrestarazte
- herrestari
- herrestatu, herresta(tu), herrestatzen