Herrera, Francisco de
(«Zaharra» deitua). Espainiar margolari eta grabatzailea (Sevilla, 1576 inguruan - Madril, 1656). Eragin handia izan zuen Sevillako errealismo barrokoaren sorreran. Nolanahi ere, gaur egun ezagutzen den bere lehen koadroa erabat manierista da: Mendekostea (1617). Geroko obretan, berriz, manierismoa guztiz alde batera utzi gabe, eta veneziarren ukituak ere nabari zaizkiola, errealistago azaltzen da: San Hermegildoren Garaitia (1623 inguruan), San Bonabenturaren bizitzaren gertaerak (1628), San Josef Haurrarekin (1648). Bere azken urteetan Sevilla utzi eta Madrilen lan egin zuen.
- herrenka
- herrentasun
- herrentze
- Herrera, Fernando de
- Herrera, Francisco de
- Herrera, Francisco de
- Herrera, Helenio
- Herrera, Juan de
- Herrera
- Herrera
- Herrera