Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

HERA

(Hadronen-Elektronen-Ring-Anlage). Partikula azeleratzailea, protoiak aztertzeko erabiltzen dena eta Hanburgoko Desy Laborategian dagoena. Zazpi urte behar izan dira azeleratzaile hori egiteko. Elektroiak eta protoiak aldi berean azeleratzeko eta ondoren horien talka eragiteko bi eraztun ditu HERAk. 6,3 kilometroko tunel batean dago makina, 20 metroko sakoneran, Hanburgon. Tresnaren bi eraztunak bata bestearen gainean daude eta bi mila elektroiman inguru ditu bakoitzak. Elektroiak irrati maiztasuneko zulo sistema bati esker azeleratzen dira, argiaren lastertasuaz. HERArekin egin diren saioetan, nagusia quarken, antiquarken eta gluoien dentsitatea neurtzeko egindakoa izan da.