Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hera

Mit. Olinpiako jainkosa guztien artean handiena. Kronosen eta Rearen alaba, eta Zeusen arreba eta emaztea. Reak Ozeanusen eta Tetisaren eskutan utzi zuen Hera, haiek haz zezaten, Zeusen eta Erraldoien arteko borroka garaian. Hera Zeusekin ezkondu zen, eta bera izan zen Zeusen hirugarren emaztea, Metisen eta Temisen atzetik. Lau seme-alaba izan zituzten: Hefesto, Ares, Eilitia eta Hebe. Troiako setioan greziarren laguntzaile izan zen. Jeloskorra eta mendekuzalea zela diote poetek.