hemofilo
iz. Med. Eskizomizeto gramnegatiboa, bazilo itxurakoa, ingurune artifizialetan hazteko odola edo odoletik ateratako gaiak behar dituena. Genero honetako espezie batzuk gizonen eta animalien eritasun batzuen eragile dira. Hemophilus influenzae: mikrobio saprofitoa da, gehienetan arnasketa hodietan bizi dena, eritasun batzuk eragiten dituena (bronkopneumonia, meningitisa, txarranpina, gripea…). Beste hemofilo batzuk: hemophilus ducreyi, hemophilus lucanatus.