Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hemofilia

iz. Med. Odola oso geldiro gatzatzea ezaugarritzat duen eritasuna, herentziaz transmititzen dena. Odolean gatzatze faktore (antihemofilikoa edo VIII faktorea) baten falta da gaitz honen sortzailea. Hemofilia duenari odol isuriren bat gertatzen zaionean zauriak ixten denbora luzea behar izaten du, eta berez ere izaten ditu hemorragiak; horregatik, VIII. faktorea duen odola sartzen zaie gaixoei. Emakumezkoek bakarrik dira hemofilia eramaileak, baina ondorioak gizonezkoengan baizik ez dira agertzen.