hemioi
iz. Zool. Mongoliako erdialdean bizi den asto basatia, zaldiaren antz handia duena, 2 m inguru luzea eta 1,40 cm garaia (Equus hemionus). Zaldiak baino belarri luzexeagoak ditu, lepo gaineko zurda eta isatsa, aldiz, astoaren antzekoak, eta ilea gaztaina kolorekoa. Bizkarrean zehar ile zerrenda beltz bat du. Belar latz arantzatsuak janez elikatzen da.