Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hemiedria

iz. Fis. Holoedriaren simetria erdia duten kristalen tasuna. Oinarrizko sarean atomoek duten ordenan simetria elementu bitar bat desagertzen denean gertatzen da, erdia, plano bat edo simetria ardatz bat falta denean, adibidez. Orduan, simetria holoedrikoa simetria hemiedriko bihurtzen da, eta honek kristalari tasun fisiko desberdinak ematen dizkio.