Helsingor
(Danieraz, Helsingør). Danimarkako hiria eta portua, Sjaelland uhartearen iparraldean. Kopenhagetik 45 km-ra dago, iparraldean, eta Suediako kostaldetik 5 km-ra. 56.388 biztanle (1985). Hiri zaharra da, 1577-1585 bitartean eraiki zen Kronborg gazteluagatik ospetsua. Han kokatu zituen Shakespearek Hamlet tragediako gertakariak.