Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

helodermatido

izond. Zool. Ezkatadunen ordenako izen bereko familiako narrastiez esaten da. Itxuraz muskarraren antzekoak izaten dira. Buru zabal handia dute, begi txikiak, aho zabala eta bi puntako mizto bilkorra. Masailezurretako giltzaduren ondoan pozoi-guruinak dituzte. Hauek dira harrapakinak pozoiez hiltzen dituzten saurio bakarrak. Gorputzaren gainaldea garatxoaren antzeko ezkata txikiz estalia dute. Kolorez, zuri-beltzak, edo zuri eta marroiak izaten dira.