heliozoo
iz. Zool. Esfera edo arrautza erakoak diren eta simetria erradiatua duten errizopodoen klaseko protozooa. Ordena honetako animaliek gorputza biluzik dute, eta kanpoko eskeleto batez babestuta. Ur gezatan eta itsasoko uretan bizi dira. Axopodo izeneko hanka gisako batzuen bidez higi daitezke eta igeri egin dezakete, baina beren higitzeko benetako era lur gainean itzulika ibiltzea da. Organismo biziez elikatzen dira, landareez nahiz animaliez. Batzuk saprofitoak dira. Sexurik gabeko ugalketa bidea erabiltzen dute gehienek.