Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Helena

Mit. Antzinako grekoen mitologian, Zeus eta Ledaren alaba eta Menelaoren emaztea. Greziako emakumerik ederrena zen Helena, eta printze guztiek nahi omen zuten. Gazte zelarik Teseok bahitu zuen, eta Parisek geroago; bigarren bahiketa horren ondorioz piztu zen Troiako gerra. Gorabehera horiek arte eta literatura lan ugaritan hartu izan dira gaitzat. Euripidesek, adibidez, Helena izeneko tragedia idatzi zuen.