Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hegaldatze

Hegaldatu aditzaren aditz izena. v Zool. Animalietan, bai benetako hegaldatzea (hegoei eraginda egiten dena) eta baita hegoei eragin gabekoa ere hartzen dituen mugitzeko era. Hegaztiek bilakaera berezia izan dute hegan egin ahal izateko: aurreko gorputz adarrak hego bihurtu zaizkie; hezur arinagoak eta lotuagoak dituzte; bizkarraldea motzagoa; bihotza eta bularraldeko giharrak zabalagoak; eta ikusmena oso ona. Hegoei eraginez mugitzen diren animaliak dira ia intsektu guztiak, hegazti gehienak eta saguzarrak. Hegoei eragiten ez dieten animalien taldea hegazti askok osatzen dute: hegazti handiek (kondorra, albatrosa…) eta intsektu banaka batzuek (errege tximeleta). Gorantz egiten duten aire boladak erabiltzen dituzte animalia horiek hegan egiteko, eta aire bolada batetik bestera igarota aurrera egiten dute beren hegaldian.