Hazparneko kantonamendua
Lapurdiko eta Nafarroa Behereko zenbait udalerri hartzen dituen kantonamendua. Udalerri hauek osatzen dute: Lekuine, Hazparne, Makea eta Lekorne Lapurdin; Mehaine, Donostiri eta Donamartiri Nafarroa Beherean. Aran ibaia igarotzen da kantonamendutik. 160,38 km2. 1999ko datuen arabera, 7.922 biztanle zituen, 1990ean baino 122 gehiago. Lapurdiko herriek biztanleak irabazi badituzte ere –Hazparnek berak, gehienbat– Nafarroa Beherekoetan izan den beherakadaren eraginez kantonamenduak ez du azken hamarkadak bilakaera nabarmenik izan biztanleei dagokionez. Euskara, mendebaleko behenafarrera.
- hazkurri
- hazkurritsu
- hazle
- haznahi
- Hazparne
- Hazparneko kantonamendua
- hazpegi
- hazta
- haztaka
- haztakatu, haztaka, haztakatzen
- haztakatze