Hauts-de-Seine
Frantziako departamendua [92], Ile de France eskualdean. 1964an sortu zen, eta Parisko hegoaldean eta mendebalean dago, lehengo Seine eta Seine-et-Oise departamendu zatiz osaturik dago. 1.387.040 biztanle. Hiriburua: Nanterre. Suprefetura: Antony. Garrantzi handiko industrialdeak biltzen ditu (Billancourt, Suresnes, Puteaux, Levallois, Clichy, Asnières). Genevilliers du portua. Bizilekuak, gehienbat, Meudon basoaren eta Saint-Cloud parkearen inguruan daude.